XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Seaskaren alde, futbol matx bat baino gehiago
Gol eta festa eguna izateaz gain, anaitasun eta salaketa eguna bihurtu zen larunbatekoa Miarritze eta Baionan.

Seaska eta Ipar Euskal Herriko ikastolen alde eta, era berean, Bidasoaz bestaldeko euskararen inguruko mugimendu guztien aldeko eguna izan bait genuen, Bilboko Athletic eta Donostiako Errealaren arteko futbol partidua aitzaki izaki.

Frantses Administrazioaren Iparraldeko euskalduntasuna itotzeko ahaleginen aurka erantzunkizun bikaina izan genuen bederatzigarren aldiz ospatu den egun hau, oporretako eguraldi eguzkitsuari bere errenta atereaz.

Futboleko bost golen atzetik Baionako erromeriak hartu zuen errelebua, dantzatzeko, eta jan-edatekorik falta gabe.

Makala egun pasa!.

Ordurako Alliot Marie, Hezketako frantses Estatuak duen idaskarisak alferrikako eta irresponsabletzat jo ditu Seaskaren ekintza eta salaketak oro, aste honetan igorritako idazki bat dela medio.

Seaskak aurrera egiteko aukerak Administrazioaren eskutan daude, baina antza denez ministroak Estatuaren administradore baino Estatuaren jabe bihurtu zaizkigu... eta auskalo.